Coworking gunea

400 metro karratuko espazioan, Coworking gune bat duzu eskura. Lanerako espazio baten beharra baduzu, bertan duzu zuretzat tokia.Telelanean ari bazara edo Batxilergoko edo unibertsitateko ikasketak egiten; ekintzailea bazara edo eskualdean presentzia irabazi nahi duen enpresa bateko kide… zuretzat, zabalik ditugu Mimukaiko ateak.

Baliabide teknikoak

  • Lanerako 20 postu
  • 10 postu erlauntzetan (*Arreta berezia eskatzen duten lanak egiteko prestatuta dagoen txoko berezia)
  • Argindarra
  • Berogailua
  • Internet konexio azkarra
  • Inprimagailua
  • Sukaldea (Mikrohuin-labea, hozkailua eta armairuak)
  • Artxiborako altzariak

Alokatzeko espazioak

Enpresei zuzenduta bulego itxiak eta bilera gelak alokatzeko aukera ere eskaintzen dugu Mimukai zentroan.

Lau bulego itxi

  • 25-28 metro karratuko bulegoak
  • Mahaia
  • 2 aulki
  • Armairuak

Formazio saioetarako gune zabala

  • 59 metro karratuko espazioa
  • 20 pertsonentzako mahai tolesgarriak
  • 10 aulki gehigarri
  • 75” Android formatu handiko TCL pantaila, gurpildun euskarriarekin
  • Internet konexio azkarra

Bilera gela handia

  • 38 metro karratuko gela
  • 14 pertsonentzako edukiera
  • Mahai luzea
  • 75” Android formatu handiko TCL pantaila, gurpildun euskarriarekin
  • Internet konexio azkarra

Bilera gela ertaina

  • 34,7 metro karratuko gela
  • Mahai luzea
  • 10 pertsonentzako edukiera
  • 75” Android formatu handiko TCL pantaila, gurpildun euskarriarekin
  • Internet konexio azkarra

Tarifak

Zerbitzua zure beharren arabera pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dizu Mimukaik. Lanerako espazio eroso eta goxo bat eraikitzea da helburua. Ezagutu itzazu eskura dituzun baliabide guztiak eta 2024ko tarifak.

Lan postuak

ZerbitzuaHilabeteanGehigarriak
ASTEAN 3 EGUN50€
POSTU FINKOA75€Bilera gela 4 orduz erabiltzeko aukera
IKASLEAK / LANGABETUAK25€
EGUN 115€
BULEGOA200€ /HilabeteanBilera gela 4 orduz erabiltzeko aukera

Espazioak

ZerbitzuaPrezioakBaldintzak
BILERA GELA ORDU BATEZ20€ /Ordua
BILERA GELA ORDU BATEZ.10€ /OrduaEskaintza. Irabazi gabeko entitateentzat
ARMAIRUEN ALOKAIRUA + BILERA GELA 4 ORDUZ15€Eskaintza. Irabazi gabeko entitateentzat
ARMAIRUAK ALOKATU15€Coworking erabiltzaileentzat