Lan orientazioko zerbitzua eskuragarri Mendialdean

Hamabostean behin, lan orientazioko zerbitzua eskainiko dute Mendialdean. Aurrerantzean, hilabeteko lehenengo eta hirugarren astearteetan, Leitzako Mimukai zentroan edo Lekunberriko udaletxean jasoko dute lana bilatzen ari direnek beharrezko laguntza. Banakako aholkularitza eta inguruko aukerak identifikatzen lagundu eta bakoitzaren gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzeko laguntza eskainiko zaie. Gainera, lan eskaintzen bilaketan lagundu eta prestakuntza ekintzetara bideratuko dituzte. Interesa dutenek, enplegu-agentzian, orientacion17@fundacion-ilundain.com helbidera idatzita edo 629 56 69 92 telefonora deituta eman dezakete izena. Cederna Garalur elkarteak eta Nafar Lansareak egin duten akordio baten ondorioa da aurrerantzean Mendialdean eskainiko duten zerbitzua.